Azken posta (Lan Modularra)

     2020ko ikasturteko bigarren lauhileko lan modularra, aniztasunaren ingurukoa izan da. Lehenengo egunetan, taldeka kontzeptu honen inguruan hausnartzea eta lantzea gustatuko litzaiguken gai zehatz batean pentsatzen hastea eskatu ziguten.

   Aniztasunaren inguruan gehiago trebatzeko eta gai hau sakontzeko, tabakalera izan zen lehen abiapuntua. Tabakalerari dagokionez, bi saio unibertsitatean egin genituen eta beste bi saioak, unibertsitateko errutinatik atera eta bertara joateko aukera paregabea izan genuen. Tabakaleraren eta unibertsitatearen arteko elkarlana gure blogean zehaztuta dugu. Izan ere, Tabakalera 1, Tabakalera 2, Tabakalera 3 eta Tabakalera 4 izeneko sarreretan aurki ditzakezue.

     Lan Modular hau burutzeko, "Eskola Inklusiboaren Oinarriak" izeneko ikasgaia oso baliagarria iruditu zaigu. Izan ere, bertan, landu ditugun kontzeptuek eta irakurgaiek aniztasunaren inguruko gogoeta sakonak egitera bultzatu gaituzte. Gainera, talde bezala, aldez aurretik geneukan ikuspegia berrantolatzen eta zabaltzen lagundu digu. Honen adibide argia, blogean igota ditugun ariketa eta gogoeta ezberdinak dira. Ondorengo lerroetan laburbilduko ditugu:

   Maiteder eta 98ko legeari dagokionez, Maiteder unibertsitatera etorri zen eta oso hitzaldi hunkigarria eman zigun. Bertan, berak lehenengo pertsonan, bere seme Aimarren bizi esperientzia kontatuz, Premia Bereziak dituzten haurrak eskolaratzeko momentuan egon daitezken arazoak eta traba guztiak agerian utzi zituen. Modu honetan, 98ko legearen eta errealitatean dagoen hutsuneaz konturatu ginen. 

      Ondoren, "Buda explotó por vergüenza" filma ikusi genuen. Honen bitartez, haur guztiek eskolaratzeko eskubidea bermatuta ez dutela agerian geratzen da. Kasu honetan, herrialdea eta kultura dela eta, neskatila Afgana honek, zapalkuntza bikoitza jasaten du. Hain zuzen ere, emakumea izatez gain txiroa ere delako. 

     "La chica Danesa" ikusitako beste filma bat izan da. Pelikula honek, aniztasuna transexualitate gaiaren bitartez lantzen du. Honen bidez, bi ondorio nagusi atera ditugu. Alde batetik, garai hartan, 1926an, pertsona transexual bat sentitzen den pertsona batek onartua izateako jasan behar dituen trabak. Beste aldetik, gaur egun, nahiz eta aurrerapausu asko eman diren, argi dago, eskola inklusibo baterantz, gizarteak eta hezizaileok lan asko dugula oraindik egiteko. 

     Azkenik, "Eskola Inklusiboaren Oinarriak" ikasgaian, bizi historiek izan ditzaketen garrantziaz ohartu gara. Miñan dokumentalak eta Alegriaren errelato bibliografikoak, ikerlariek egindako ikerketak eta diagnostikoak pertsonen ahotsen aurretik jartzen ditugula argi uzten digute. 

       Halaber, "Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza" ikasgaian, aniztasuna lantzeko, batez ere, estereotipoei buruz hitz egin dugu eta, gure narratiba digitalean bat zetorrela ikusi dugunez, gizarteak erakutsi dizkigun zenbait estereotipo isladatzea erabaki dugu. 

      "Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan" ikasgaian aldiz, benetako eskola inklusibo bat lortzeko, eskola, familia eta komunitate guztiaren partaidetza eta lankidetza behar-beharrezkoa dela ikusi dugu. Gaur egun eskoletan dauden hizkuntza aniztasunari erantzuteko, ezinbestekoa da eskolak murgilketa-programa erabiltzea, hau da, etxeko eta eskolako hizkuntza, maila berberean ezarri eta lantzea.

      Ikasgai honetan, lan modularrekin erlazionatutako bi praktika egin genituen. Alde batetik, ipuin lanketa eta beste aldetik, Kike Amonarrizen hitzaldia. 

      Azkenik, lan modularrean ekoiztu dugun narratiba digitala egiteko IKTko tresnetaz baliatu gara. Izan ere, zenbait bideo mugikorrarekin atera ditugun bitartean, beste batzuk, "Google"-etik atera ditugu. Gainera, editatzeko orduan, "iMovie" editorea erabili dugu. Modu berean, Tabakalerako esperientziak ere IKTko erramintetan trebatzeko aukera eskaini digu.

      Behin gure gaia aukeratuta, "familia aniztasuna", gure tutorearekin zenbait bilera egin ditugu. Bertan aniztasunari buruzko gogoeta eta ariketa asko egin ditugu gure gaiari ahalik eta etekinik handiena ateratze aldera. Gure blogean zenbait sarrera aurki ditzakezue, hala nola, "Lehen talde bilera Joxemirekin", "Bigarren talde bilera Joxemirekin", "Ejercicio individual sobre la diversidad", "Ejercicio de imagenes sobre la diversidad", "Tercera reunión con Joxemi" y "Ejercicios sobre la diversidad"

    Bestalde, ez dugu aipatu gabe utzi nahi, gaur egun bizi dugun konfinamendu egoera honek, lana burutzeko sortu dizkigun zailtasunak. Erronka moduan hartu dugu, izan ere, bakoitzak bere etxean errealitate ezberdina du eta guztiak lana burutzeko elkartzea momentu askotan ez da hain erraza izan. 

    Narratiba digitala egiteko momentuan, egoera honekk asko baldintzatu gaitu. Ondorioz, hau guztiaren eragina azken produktuan nabaria dela uste dugu. Adibidez, kalean ezin grabatu izana, argazkiak google bidez bilatu behar izatea,  materialak "Correos" bidez bidali izan beharra etab.  Azken finean, fisikoki ezin egote horrek, gauzak asko aldatu ditu, baina hala ere, azken finean gure lanaren emaitzarekin gustura geratzea lortu dugu. 













 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2