Ipuin lanketa

    Azkeneko asteetan zehar, aniztasuna lantzen duten ipuinak irakurtzen eta lantzen joan gara. Otsailak 12an, ipuinak klasera eraman genituen eta guztion artean bat aukeratu genuen. "Ni Nerea Naiz" ipuina hautatu genuen. Aukeraketaren arrazoia, ipuin honek transexualitatearen gaia lantzen du.

     Haur Hezkuntzako etapan gai hau lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Gelan hau pairatzen ari den ume bat baldin badago, honen lanketa egiteak, guztiak ezberdinak garela eta guztiak garen bezalakoak errespetatu behar garela transmitituko dugulako. 

    Bestalde, ipuin honetan zenbait estereotipo agertzen dira eta hauei kritika egiteko asmoarekin aukeratu dugu ipuin hau. 

      Ipuinean agertzen diren estereotipoak hauek dira: 
- Familia tradizionala, hau da, aita, ama eta seme-alabak.
- Neskentzako eta mutilentzako jostailuak.
- Neska eta mutilentzako koloreak. Adibidez, arrosa (neska) eta urdina (mutila).

   Ipuina lanketarako aukeratuta genuen modua, antzerkia izan zen. Ipuinean azaltzen diren pertsonaiak antzeztu genituen eta ipuina kontatzeko narratzailea erabili genuen. Gure helburu nagusia, azaldutako estereotipoei kritika egitea izan zen. Horretarako, elementu ezberdinak erabili genituen. Hala nola, mutila izateak futbolarekin, kotxeekin eta eraikuntzako jostailuekin erlazionatzea eta neska aldiz, panpina, printzesa jantzia eta arrosa kolorearekin. 

     Ondorio bezala, Haur Hezkuntzako irakasle bezala etorkizunean, mezu eta gaia hauekin kontu handia izan behar dugula iruditzen zaigu. Izan ere, helduok, estereotipo hauek ulertzeko eta kritikatzeko gai gara, baina haur bat ez da honetaz jabetzen. Beraz, ipuin honen lanketa Haur Hezkuntzako ikasleekin egiteko egokia iruditzen zaigu, beste familia mota, adibidez, bi ama edo familia monoparentala, koloreen estereotipoak ekidin etab.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2