Kike Amonarrizen hitzaldia
Otsailaren 27, Kike Amonarriz etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera euskararen inguruan. Bertan azaldu zigun bezala, euskararekiko dugun espektatiba oso baxua da errealitatearekin alderatuz. Izan ere, gure aurre iritziei dagokienez, euskara hizkuntza txikia bezala ikusten dugu, baina, errealitatean, hiztun kopuruaren arabera, euskara munduko hizkuntzen %10ean sartzen da. Hau hizkuntza erraldoiekin konparatzen dugulako gertatzen da, euskara ingelesa, frantsesa eta gaztelaniarekin alderatuz oso txikia ikusten dugulako. Gainera, historikoki ere horrela transmititu izan digutelako beti, historian zehar beti euskara zapaldua izan da eta hori oso barneraturik dugu. Azkenik, hirugarren arrazoia euskararen erabilera murritza litzateke, jende nahikok ezagutu arren ondoren praktikan gutxi erabiltzen dutelako. Horretaz gain, azpimarratzekoa iruditzen zaigu 1990etik aurrera euskararen hiztun kopurua nabarmenki igo egin dela. Izan ere, 1990ean Euskal He...