Tabakalera 2

  Otsailak 7an Tabakalerako Nerea unibertsitatera etorri zitzaigun bisitan. Datorren ostiralean aurkeztu beharreko proiektua burutzeko hainbat gomendio eman zizkigun eta bideo bat erakutsi zigun. Filipa Cesar autorearena zen lana eta "The Embassy" izena du.

   Bideoari dagokionez, interesgarria iruditu zitzaigun, albumeko argazkiak historia bat kontatzeko baliabide gisa erabili zituelako. Hala ere, nahiko luzea egin zitzaigun. Uste dugu bideoaren ideia nagusia ulertzeko 5-10 minutuko bideotxo batekin nahikoa izango zela, horrela, denbora gehiago aprobetxatu eta beste sormen iturri batzuetatik edateko aukeraz baliatuz. Hala ere, baliteke gu azkar aspertzearen kausa gaur egun bizi garen erritmo altua izatea. 

    "The Embassy" lan audiobisualak, gobernu portugesak Ginea Bissau kolonizatu zueneko argazkiak azaltzen zituen. Narratzaileak, argazkiak bere ikuspuntutik deskribatzen eta garrantzitsuak ziren alderdiak azpimarratzen zituen. Horrekin batera, batez ere orri txuriak zeudenean, esku beltzaren erabilpenak indar handia zuela iruditu zaigu. Gainera, azkeneko momentuan eskua orri txuriaren gainean denbora gehiago mantentzen du, beltza izatearen harrotasuna azaldu nahian.

  Bideo honekin, gure proiektuari begira, gauzak sormena erabiliz, era ezberdinetan kontatu daitezkela ohartu gara. Transmititzeko moduak, azaldu nahi den mezuan eragina du. Hau da, kontatzeko estiloak mezua eraldatu, garrantzia handiagoa eman edo garrantzia gutxitu dezake.

                                                 Resultado de imagen de filipa cesar album guinea bissau

    Bideoa ikusi ondoren, ostiraleko proiektuarekin hasi ginen. Taldean ideia ezberdinak atera ziren. Argazkien manipulazioa izan zen hasieran aukeratutako ideia, hala ere, Nerearekin komentatzeko orduan, ideia ez zitzaiola egokia iruditu esan zigun. Aldiz, unibertsitateko urte hauetan, ikasleen iritzia behar beharrezkoa dela eta kontuan hartu behar dela transmititu digute. Nerearen jarrera ikusterakoan, gure proposamen artistiko eta pertsonala baztertua izan zela iruditu zitzaigun eta horregatik balioetsiak sentitu ginen. Ondorioz, beste ideia batzuk pentsatzen hasi ginen eta "talde kohesioa"-ren ideia bururatu zitzaigun eta lanari ekin genion.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa