Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Tabakalera

Tabakalera 4

Imagen
     Tabakalerako azken saioan, talde bakoitzak egin eta sortutako bideoak aurkeztu eta ikusi genituen. Honetarako, GA1eko eta GA2ko taldeak elkartu ginen.      Ideia berdin batetik atera ziren bideo ezberdin guztiak ikusi ondoren, harrituta gelditu ginen. Gehiengoak proiektua egiterako momentuan zailtasunak izan ditugu. Izan ere, askotan ohituta gaude lan edo proiektu bat egiterakoan pauta zehatz batzuk jarraitzera eta kasu honetan, proiektua hain librea zenez, galduta egon gara zenbait momentutan. Hala eta guztiz ere, talde bakoitzak azkenean bere bidea egin zuen, emaitza ezberdin askotara iritsiz.      Gure bideoari dagokionez, bertan gure taldekide batek bere bizitzan egin behar izan duen egokitzapen bat islatu nahi izan dugu; taldekide horren argazkia sortutako puzzlean kolokan utzita. Izan ere, bost taldekidetatik lau Euskal Herrian jaio gara, eta horregatik nahiko erraza izan da bakoitzak bere tokia aurkitzea gure gizartean. A...

Tabakalera 3

Imagen
     Otsailak 14ean, proiekturako ideia gehiago garatu genuen. Azkeneko ideia honako hau izan zen:    Bakoitzak bere argazkiak deskribatu eta ideia nagusiak atera genituenean, gehiengoarengan lotura aman komun batzuk ikusi genituen. Esate baterako, taldekide bat izan ezik, gainontzekoak Euskal Herrian jaioak gara. Modu berean, 4 taldekidek gure argazkian ageri ziren gainontzeko pertsonak ezagutzen genituen genituen. Hala ere, Ainararen kasuan, ez zituen bere argazkiko kideak ezagutzen eta Madrilen ateratako argazkia zen, bera han jaio baitzen. Beraz, ez genuen lagun eta euskal kulturaren ideiekin lotzen. Gainera, Ainara 2 urte besterik ez zituela Euskal Herrira etorri zen bizitzera eta, horregatik, berarentzako berria zen gizarte batean integratu behar izan zuen, harreman berriak eraikiz. Hau iguztia kusi ondoren, egoera hau bideoan transmititu nahi izan genuen.      Ikusi daitekenez, bideoan elementu arrotzari garrantzia eman di...

Tabakalera 2

Imagen
  Otsailak 7an Tabakalerako Nerea unibertsitatera etorri zitzaigun bisitan. Datorren ostiralean aurkeztu beharreko proiektua burutzeko hainbat gomendio eman zizkigun eta bideo bat erakutsi zigun. Filipa Cesar autorearena zen lana eta "The Embassy" izena du.    Bideoari dagokionez, interesgarria iruditu zitzaigun, albumeko argazkiak historia bat kontatzeko baliabide gisa erabili zituelako. Hala ere, nahiko luzea egin zitzaigun. Uste dugu bideoaren ideia nagusia ulertzeko 5-10 minutuko bideotxo batekin nahikoa izango zela, horrela, denbora gehiago aprobetxatu eta beste sormen iturri batzuetatik edateko aukeraz baliatuz. Hala ere, baliteke gu azkar aspertzearen kausa gaur egun bizi garen erritmo altua izatea.      "The Embassy" lan audiobisualak, gobernu portugesak Ginea Bissau kolonizatu zueneko argazkiak azaltzen zituen. Narratzaileak, argazkiak bere ikuspuntutik deskribatzen eta garrantzitsuak ziren alderdiak azpimarratzen zituen. Horrekin batera, b...

Tabakalera 1

Imagen
   Urtarrilak 31an, Tabakalerara egin genuen bisita. Bertan, moduloko lana burutu ahal izateko errekurtso eta ideia ugari bildu genituen. Izan ere, dokumental bat grabatu beharko dugunez, proiektu hau aurrera eramateko azalpen eta gomendioak jaso genituen.     Horretarako, lehenik eta behin, erakusketa artistiko bat ikusi genuen. Honelako erakusketak ikusteko joera urria dugunez, kosta egin zitzaigun ikusten genituen gauzak ulertzea. Hala eta guztiz ere, Estik aipatu zigun moduan, irakasleok eduki behar dugun jarrera kritikoa sustatzeko balio izan zigun ariketa honek.     Behin erakusketa ikusirik, beste gela batera joan ginen jarduera bat egitera. Talde txikitan banaturik, pertsona bakoitzak ekarritako txikitako argazki bat aukeratu behar genuen. Ostera, orrialde batean argazki hura ahalik eta zehatzen deskribatu behar genuen. Jarraian, taldekideei norberak aukeratutako argazkia erakutsi eta deskribapena azaldu behar genien. Ondo...