"Buda Explotó por vergüenza" filma

"Buda explotó por vergüenza" filma 

Beronika Goitia:

Eskola idealizatua daukan neska Afgana baten istorioa kontatzen du pelikulak. Bere bizilaguna eta laguna, eskolara joaten denez berak ere izugarrizko gogoa du joateko, eta direnak eta ez diren ahaleginak egiten ditu bertara hurbiltzeko. Haur txikia amak zaintzeko esan arren; bakarrik utzten du, arrautzak saltzen eta eskolara joateko  koadernoa erosten du. Eskolara iristeko bidea ere, ez da  batere xamurra izan. Mutil batzuekin topo egin eta kasi "lapidatu" egiten dute. Beraz filma hunkigarri honetan, herrialde Afgano horretako haurrek bizi duten egoera, eta beraien bizitzan bizi duten errealitateak daukan eragina, eta beren identitate eraketan izango duen islada ikusten da.Bertako haurrak kaniketan jolasten ibili beharrean, emakumea bahitu eta harrika hiltzen saitzen dira, eta momentu batean gainera, benetan hilko duten inpresioa sentitu dut.

            Eskola inklusiboaren ikuspegitik, non geratzen dira haur guztiak duten eskolara joateko eskubidea?  Eta haur bakoitza den bezala eta daukan jatorria dena delakoa izanda errespetatzeko eskubidea? Pelikula honetan behintzat ez da eskubide hori bermatzen. Txiroa izanez gero ez dago eskolara joateko aukerarik, eta gainera emakumea izanda oraindik eta okerrago. Filman agertzen den eskolan neska eta mutilen arteko segregazioa ematen da, eta ez da aniztasuna bermatzen. Desberdina denez ez dauka lekurik eskolan, mutilen eskolan ez dauka lekurik eta joateko esanez ateak isten dizkiote. Nesken eskolan ere antzekoa gertatzen zaio. Sartu eta inork ez dio esertzeko lekurik uzten.Ez du inork errespetatzen eta irakasleak ere eskolatik joateko esaten dio, berarengana hurbildu gabe, nondik datorren galdetu gabe, bera onartu eta errespetatu gabe. Bere helburu bakarra idazten erakusteko hizkiak arbelean kopiatzea da .Eskola  eredu erabat tradizionala, irakasle autoritarioa, ikasleak berak esandakoa egin, inongo parte hartze aktiborik gabe.

            Inklusio eman dadin, alde batetik legea egon behar du, bestetik irakasleen formakuntza eta hirugarrenik baliabideak egon behar dute, azkenik familiaren eta eskolaren arteko elkarlana. Ez da baldintza bakar bat ematen ikusi dugun filman. Eta beraz, gu oso pribilegiatuak garela ohartzeko balio izan dit, eta ia ikasle gehienok hezkuntza eskubidea txiki txikitatik jasoz.

Amaiera aldera, Baktay-ri lagunak ondokoa galdetzen dio: ¿Has aprendido algo en la escuela? eta berak erantzun "no me ha querido enseñar nadie". Filma laburbiltzeko esaldi borobila iruditu zait, eta etorkizuneko irakasle bezala kontutan hartzekoa.







                                                      


Marina Genua:
Filman, Baktay-k eskolara joateko eta ikasteko egin behar duen ahalegin eta oztopo guztiak erakusten ditu. Esfortzu handiak egin ondoren, eskolara joateko behar duen koadernoa eta boligrafoaren itxura egingo duen ezpainetakoa lortzen du. Hala ere, eskolara iristen denean, ikasgelara sartu eta inork ez dio lekurik uzten. 
Inklusioari dagokionez, filman honen guztiz kontrakoa ikusi dezakegu. Izan ere, genero desberdintasuna nabaria da. Eskolan nesken eta mutilen arteko segregazioa dago eta haien kulturan argi ikusten da bakoitzaren rol eta estereotipoak oso zehatzak direla. Emakumezkoak soilik etxeko zaintzarako balio dutela eta gizonezkoak eskolara joateko eskubidea dutela isladatzen du. Eskolari dagokionez, oso tradizionalak diren ezaugarriak ditu. Hala nola, ikasle pasiboa, irakasle ahalguztidun eta autoritarioa, altzari gutxi eta umeei egokitu gabeak etab. 
Eskolara joateko eskubideari buruz barne hausnarketa bat egin dut. Hemen gure herrialdean eta garatuak dauden herrialdeetan, eskolara joatea, ekintza normaltzat hartzen dugu, bete behar dugun "arau" bat bezala hain zuzen ere. Aldiz, oso tristea iruditzen zait, ikasteko gogo ikaragarria duten haurrek, haien herrialdearen egoera dela eta (gatazkak, gerrak, pobrezia), eskubide honetaz gozatzeko ahalegin handiak egin behar dituztela edo askok ezin dutela eskubideaz gozatu.
Filma asko gustatu zaidan arren, oso gogorra egin zaidala esan beharra dago. Hala ere, edozeinek ikusi beharreko filma da, gehien bat, hezkuntzaren munduan mugitzen edo mugituko diren pertsonentzat oso baliagarria dela iruditzen zait.

                                                     Resultado de imagen de buda exploto por verguenza


Irati Garmendia:

Pelikularen hasieratik islatzen da protagonistaren ametsa eskolara joatea dela; hala ere, istorioan zehar ikus daiteke neskatxa honek bere ametsa betetzeko jasan behar izan dituen egoera zailak. Pelikulak bertako errealitate gogorra erakusten du, adibide gisa eskolarako bidean Baktayri etengabe sortzen zaizkion oztopo ezberdinak ditugu, batzuk emakumea izateagatik (“jolasean” ari ziren mutilak aurkitu dituenean) eta beste batzuk pobrea izateagatik (materiala eskuratzeko arazoak izaten dituenean). Sortzen zaizkion arazo hauen aurrean, protagonista ausardiaz jokatu eta pixkanaka hauei aurre egiten die; bukaeran izan ezik, behin nekatuta eta irtenbiderik gabe geldituta amore eman behar izan duelako.

Ikus dezakegu Iranen emakumeek jasaten duten bazterketa eta zerbait lortzeko egin behar duten borroka. Horrekin batera, pelikulak Hezkuntza arloan dauden ezberdintasunak ere erakusten ditu: neska eta mutilen banaketa eskola segregatuak erakutsita (irakasleak “esta escuela es para niños, no para niñas” esaten duenean), aurretik baliabide ekonomikoen falta duten haurren egoera ikusita (koadernorik eta arkatzarik gabe ezin direlako eskolara joan), eta irakaslearen aldetik haurrekiko interes falta (Baktayri "Quien eres tú? esaten dionean).

Ondorio moduan esan beharra daukat filma gogorra eta tristea iruditu zaidala; baina bertako gizarteak bizitzen dituen arazoetaz eta egoerataz hausnartzeko oso baliagarria dela. Aurretik esan bezala, emakumeak diskriminatzen dituen kultura baten indarkeria islatzen duelako. Gainera, zenbait eszenetan haurrek helduengatik ikasitakoa eta momentu horretan bizitzen ari diren egoera bortitzak islatzen dituzte (adibiderik argiena "gudetara" jolasten ari direnean ikus dezakegu). Esandakoarekin batera, guztiontzako hezkuntza eskubidea bermatzearen beharrari buruz ere hausnartzea eragin dit, bizi garen gizartean eskubide hori guztiz barneratuta daukagulako, eta ikasle gehienok eskolara joan ahal izatearen zorteaz jabetzen ez garelako.



          
                               


Igor Garmendia:
     Pelikula honen bidez, nik bizitutakotik guztiz ezberdina den errealitate bat ikusi ahal izan dut. Izan ere, zorionekoa naiz eta jaio nintzenetik bermaturik nuen hezkuntza. Hasiera-hasieratik, eskolara joateko aukera eduki nuen eta, nahi izanez gero, unibertsitatera joateko aukera ere izan dut. Aldiz, Baktay izeneko neska afgana honen errealitatea guztiz aurkakoa da. Pobrezia oso handian bizi da, janari gutxi, ia dirurik ez eta kobazulo txiki moduko zulo batean biziz. Hala eta guztiz ere, bere ametsa niretzako horren arrunta izan den eskolara joate hori da. Bere bizilaguna dagoeneko alfabetatzen hasia da eta miretsi egiten du, berak ere ikasteko grina handia sentitzen baitu.
     Hori dela eta, harrigarria da barne motibazio horrek zenbateraino bultzatzen duen. Kosta ala kosta joan nahi du eskolara eta prest dago horretarako edozer egiteko. Hala nola, haur bat izanik herri osotik bera bakarrik dabil, behar duen koaderno eta arkatza erosteko baliabideak lortu nahian arrautzak eta ogia saldu nahian. Hau guztia egiteko bere beldurrei aurre egiteko prest eta guzti dago, zakur handiari aurre eginez. Bestalde, behin koadernoa lorturik, emakumezkoen eskolara joateko ere ahalegin handiak egin behar izaten ditu, eta hara iritxita ere ez da onartua izaten. Azkenik, behin bere tokia aurkitzen duenean, beranduegi da, klasea amaitu delako eta dagoeneko ez dagoelako irakaslerik berari irakasteko. 
     Bestalde, pertsonalki asko harritu nau terroristak izatera "jolasten" ari ziren haurrak. Haur hauek ez dira ari hezkuntzarik jasotzen eta, ondorioz, gizartetan ikusten dutena erreproduzitzen dute inolako jarrera kritikorik eduki gabe. Izan ere, beraiek eraso  terroristak ikusi izan dituztenez eta beraien ustez hori denez Egia, helduagotan hori burutzeko oso modu errealean jolas sinbolikoan aritzen dira, beste haur neska batzuk bahituz eta exekutazio batzuen antzerkiak eginez burua paperezko poltsekin tapatuz eta guzti. 

     Hau guztia dela eta, bi ondorio nagusitara iritsi naiz. Alde batetik, zein zaila den haur batzuentzat bizi duten egoerarengatik hezkuntzarako eskubidea bermatzea, dituzten gogo eta ilusioak izugarrizkoak badira ere. Beste alde batetik, hezkuntzaren garrantziaz ohartu naiz, honen bidez haurrengan jarrera kritikoa sustatu daitekeelako ondoren etorkizunean gizarte hobe bat sortzeko. 

                

          


Ainara García:
     Pelikula honek  hainbat gauza adierzi nahi ditu, garrantzitsuena, protagonistaren ilsuioa eskolara joateko da. Hau da, gure inguruan gertatzen denaren aurkakoa gertatzen dela ikusi dut, hau da, errealitate desberdina ikustarazi dit. 
     Alde batetik, haurrak jasartzen dituen egoerak oso gogorrak dira, lehenengo, dirua ez duelako ezta lan koaderno bat erosteko, bigarrenik, besteengandik jasotzen dituen tratuak ez direlako ia inoiz onak izaten, neska izateagatik eta txikia izateagatik. Baina, protagonista den neska, bere gogo handiekin saiatzen da eskolara joaten eta honek, hain txikia izanik, indartsua izatea dela erakusten digu.
     Beste alde batetik, hezkuntza tradizionala islatzen dela esan daiteke. Irakasleak dena esaten du, eta beraiek berak arbelean idazten duena kopiatu behar dute. Gainera, oso garbi ikus dezakegu Iran-en eskola tradizionala dutela, mutilak pelikulan esaten dutelako adibidez, " la D, es de Dios", ezin zen D de Dinosaurio, oso memoristikoa eta automatikoa dela uste dut. Honetaz gain, neskak eta mutilak oso banatuta zeuden eta mutilak neskak baino garrantzitsuagoak direla erakusten du pelikulak. 
     Ondorioz, pelikula honek begiak irekitzea egin dit, hortaz, ikusi dut bidegabekoa dela pertsona guztiak eskolara joatea ezin izatea, horregatik, denon eskura egon behar dela uste dut, hemen, gu bizi garen tokian lortu dela, baina oraindik lan egin beharko dela egoera honen aurrean. Baita ere ikusi dut hezkuntzak duen garrantzia, hau da, zuk irakasle bezala pentsatzen duzuna transmititzen duzu, eta horrek eragina du gizarte osoan. Horregatik, guk geure burua ondo prestatzean eta bazterketarik ez egiteko teknikak aurkitzea  oso garrantzitsua iruditzen  zait.



                     



Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2