Tabakalera 1

   Urtarrilak 31an, Tabakalerara egin genuen bisita. Bertan, moduloko lana burutu ahal izateko errekurtso eta ideia ugari bildu genituen. Izan ere, dokumental bat grabatu beharko dugunez, proiektu hau aurrera eramateko azalpen eta gomendioak jaso genituen. 

   Horretarako, lehenik eta behin, erakusketa artistiko bat ikusi genuen. Honelako erakusketak ikusteko joera urria dugunez, kosta egin zitzaigun ikusten genituen gauzak ulertzea. Hala eta guztiz ere, Estik aipatu zigun moduan, irakasleok eduki behar dugun jarrera kritikoa sustatzeko balio izan zigun ariketa honek. 

   Behin erakusketa ikusirik, beste gela batera joan ginen jarduera bat egitera. Talde txikitan banaturik, pertsona bakoitzak ekarritako txikitako argazki bat aukeratu behar genuen. Ostera, orrialde batean argazki hura ahalik eta zehatzen deskribatu behar genuen. Jarraian, taldekideei norberak aukeratutako argazkia erakutsi eta deskribapena azaldu behar genien. Ondoren, proba modura, taldekide batek bere argazkia deskribatu zuen mugikorrarekin grabatu eta argazkiko elementuetan zoom egiten zuen bitartean. Azkenik, aurrerago entregatu beharreko jardueraren inguruan eztabaidatu genuen apur bat. Jarduera hau, moduloko lanaren antzera, bideo artistiko eta kreatibo bat izango da, non guk hausnartutako ideia bat transmitituko den.

     Ondorioz, bizitutako esperientziarengatik, oraingoz galduta gaudenaren sentsazioa daukagu, ez baikenuen oso ondo ulertu bertan egindakoa. Hala eta guztiz ere, hurrengo egunetan egingo ditugun ariketekin "shock" hau pasatzea espero dugu.











Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2