Aniztasuna, generoa eta estereotipoak
Orain arte, Bertarekin Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza deituriko ikasgaian, estereotipoen eta mezu inplizituen inguruan aritu gara hitz egiten. Izan ere, gizartean genero eta estereotipoak sustatzen dira mezu inplizituen bidez; komunikabideetan, publizitadtean, zinean eta marrazki bizidunetan, besteak beste. Mezuak lantzearekin batera, mezuak osatzen dituzten hitzek duten kargaren eraginaz ere ohartu gara, iragarki ezberdinak aztertu ondoren. Zenbait mezu hain barneratuta ditugu, non ez garela ohartu ere egiten manipulatzen ari direla. Esate baterako, gaur egungo aldizkarietan, gizonezkoei arrakastaren inguruko mezu inplizituak bidaltzen zaizkie eta emakumeei, aldiz, edertasuna eta zaintzari buruzko mezuak. Hori dela eta, mezu inplizitu guzti hauek gure izaera osatzen dute gu kontziente izan ez arren eta, maiz, matxismoa bezalako ondorio negatiboak ekartzen ditu honek guztiak. Hau guztia dela eta, irakasle bezala oso p...