Tabakalera 4

     Tabakalerako azken saioan, talde bakoitzak egin eta sortutako bideoak aurkeztu eta ikusi genituen. Honetarako, GA1eko eta GA2ko taldeak elkartu ginen.

     Ideia berdin batetik atera ziren bideo ezberdin guztiak ikusi ondoren, harrituta gelditu ginen. Gehiengoak proiektua egiterako momentuan zailtasunak izan ditugu. Izan ere, askotan ohituta gaude lan edo proiektu bat egiterakoan pauta zehatz batzuk jarraitzera eta kasu honetan, proiektua hain librea zenez, galduta egon gara zenbait momentutan. Hala eta guztiz ere, talde bakoitzak azkenean bere bidea egin zuen, emaitza ezberdin askotara iritsiz.

     Gure bideoari dagokionez, bertan gure taldekide batek bere bizitzan egin behar izan duen egokitzapen bat islatu nahi izan dugu; taldekide horren argazkia sortutako puzzlean kolokan utzita. Izan ere, bost taldekidetatik lau Euskal Herrian jaio gara, eta horregatik nahiko erraza izan da bakoitzak bere tokia aurkitzea gure gizartean. Aldiz, pertsona hau Madrilen jaio zenez, bera txikia zenean etorri zen Euskal Herrira, eta gure kulturan integratzeko ahaleginak egin behar izan zituen.

     Hori dela eta, momentuan egindako bere lagun guztiak eta "zona comfort" hori utzi behar izan zuen beste ingurune batean gizarteratzeko. Prozesu honetan zehar, ezberdina sentitu izan da, bere jatorria zela eta. Gaur egun, hain zuzen ere, teorikoki aniztasuna gauza positibo eta aberasgarri bat dela esaten dugun arren, ondoren praktikoki ezberdina dena baztertzeko eta ezberdin tratatzeko joera izan ohi dugu.

      Aurkezpen egunean, sentimendu gazigozoak genitun. Alde batetik, lan hau aurrera eraman ahal izateko denbora gutxi eduki izanak amaieran eskaini dugun produktuarekin guztiz asebete ez geratzea eragin digu. Bestalde, transmititu nahi izan dugun mezua pertsonala eta karga emozional handikoa izatea azpimarratzekoa iruditu zaigu. 

     Hona hemen otsailaren 21eko aurkezpenetan Tabakaleran ateratako zenbait argazki:




Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2