Aniztasuna, generoa eta estereotipoak
Orain arte, Bertarekin Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza deituriko ikasgaian, estereotipoen eta mezu inplizituen inguruan aritu gara hitz egiten. Izan ere, gizartean genero eta estereotipoak sustatzen dira mezu inplizituen bidez; komunikabideetan, publizitadtean, zinean eta marrazki bizidunetan, besteak beste.
Mezuak lantzearekin batera, mezuak osatzen dituzten hitzek duten kargaren eraginaz ere ohartu gara, iragarki ezberdinak aztertu ondoren. Zenbait mezu hain barneratuta ditugu, non ez garela ohartu ere egiten manipulatzen ari direla. Esate baterako, gaur egungo aldizkarietan, gizonezkoei arrakastaren inguruko mezu inplizituak bidaltzen zaizkie eta emakumeei, aldiz, edertasuna eta zaintzari buruzko mezuak. Hori dela eta, mezu inplizitu guzti hauek gure izaera osatzen dute gu kontziente izan ez arren eta, maiz, matxismoa bezalako ondorio negatiboak ekartzen ditu honek guztiak.
Hau guztia dela eta, irakasle bezala oso paper garrantzitsua dugu estereotipo hauei aurre egiteko. Lehenik eta behin, estereotipoak eta aurreiritzi okerrak ekiditeko, haur kritikoak sustatu behar ditugu. Modu berean, irakasle garen heinean estereotipoak ez erreproduzitu, eredua emanez (Adibidez irakasle gizon bat azkazalak margotuta joatea). Azkenik, jolasen eta ipuinen bidez ere estereotipoekin eta aurre iritziekin hautsi dezakegu. Azken finean, estereotipoek norberaren askatasuna mugatzen dute eta, gainera, maiz gizartea taldeka banatzen da komunitate identitatean oztopatuz.

Comentarios
Publicar un comentario