Kike Amonarrizen hitzaldia

      Otsailaren 27, Kike Amonarriz etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera euskararen inguruan. Bertan azaldu zigun bezala, euskararekiko dugun espektatiba oso baxua da errealitatearekin alderatuz. Izan ere, gure aurre iritziei dagokienez, euskara hizkuntza txikia bezala ikusten dugu, baina, errealitatean, hiztun kopuruaren arabera, euskara munduko hizkuntzen %10ean sartzen da. Hau hizkuntza erraldoiekin konparatzen dugulako gertatzen da, euskara ingelesa, frantsesa eta gaztelaniarekin alderatuz oso txikia ikusten dugulako. Gainera, historikoki ere horrela transmititu izan digutelako beti, historian zehar beti euskara zapaldua izan da eta hori oso barneraturik dugu. Azkenik, hirugarren arrazoia euskararen erabilera murritza litzateke, jende nahikok ezagutu arren ondoren praktikan gutxi erabiltzen dutelako. 

   Horretaz gain, azpimarratzekoa iruditzen zaigu 1990etik aurrera euskararen hiztun kopurua nabarmenki igo egin dela. Izan ere, 1990ean Euskal Herrian %25ak bakarrik ulertu eta hitz egiten zuen, baina, 2016ko datuen arabera, egoera asko aldatu da eta %90ak ulertu eta %80a hitz egiteko gai da. 

     Bestalde, gure belaunaldiari eta etorkizuneko irakasle izango garenez, kontuan hartu behar dugu batez ere euskararen erabileran dagoela gakoa. Erabileran aurrera pausua eginez gero, ondorengo belaunaldiei urrats sendoak egiteko aukera ematen diegu. Horretarako, erabilera sustatzeko, hizkuntzarekiko maitasuna transmititu behar diegu haurrei, bizitzeko modu bat bezala ikusteko. Izan ere, ez bakarrik "euskararen egunean" dantzak eta antzerkiak egiteko tresna bezala. Azken finean, haurrak ez du euskara zerbait  artifiziala eta puntuala bezala ikusi behar, baizik eta beste hizkuntza baten moduan ikustea, mirestea eta naturaltasunez erabiltzea. Hala eta guztiz ere, hau ez da irakasleen lana soilik, normalizazio prozesu honetan esparru ez formalek eta familiek ezinbesteko parte hartzea izan behar dute.

     Ondorioz, euskararen biziraupenari jarraipen bat emateko, eta orain arte egindako guztia galdu ez dadin, irakasleok gure ekarpena egiten saiatu behar dugu eta horretarako ilusioa, motibazioa eta gogoekin egin behar dugu lan. 1945ean Bernat Etxeparek esan bezala, euskara jalgi adi plazara!









Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2