Hirugarren talde bilera Joxemirekin
Martxoaren 10ean, berriro ere Joxemirekin elkartu gara bere bulegoan lana eguneraturik eramateko. Besteak beste, hainbat galdera eta zalantza txiki argitu ondoren, gure bideoa grabatzeko lehen ideia proposatu digu. Hona hemen lehen ideiaren azalpena:
Lehenik eta behin, fondo zuri bat agertuko litzateke. Fondo zuri honek jaiotzen garenean denok neutroak garela adierazten du, orri zuri baten antzera jaiotzen garelako eta ondoren gizartea gu moldatzen joaten delako. Ondoren, modu kateatu eta sistematikoan, jaio berri bat (panpin bat) sartuko litzateke alde batetik eta bi eskuk betaurreko batzuk jarriko lizkiokete umeari. Ondoren, umea planotik bidaliko lukete eskuek, eta ekintza bera errepikatuko litzateke segidan beste 2 haurrekin. Eskuek gizartea sinbolizatzen dute, bera baita guri ikusten dugunaren pertzepzio bat egiten diguna (kasu honetan, betaurrekoekin adieraziz).
Ondoren, betaurrekodun pertsona hauetako batek ikusiko lukeena adieraziko genuke. Hori dela eta, betaurrekoak jantzita dituelarik, pertsona honek bakarrik familia tradizionalak ikusiko lituzke bere inguruan (hori delako gizarteak inposatutako begirada). Hala eta guztiz ere, estroputz eginez, egoera disidente bat bizituko luke protagonistak, eta betaurrekoak lurrera eroriko litzaizkioke. Ondorioz, pertsona honek errealitatea zein den ikusiko luke, bere inguruan familia tradizionaletaz gain beste familia motak ere ikusiko lituzkeelako, hau da, familia aniztasuna.
Baina, hasieran agerturiko gizartearen eskuek betaurrekoak jaso eta protagonista betaurrekoak jartzera behartuko lukete, gizarteak bere begirada berriro inposatu nahian adieraziz. Jarraian, protagonista betaurrekoak kentzen saiatuko litzateke, baina esku horiek hori gerta ez dadin esforzatuko lirateke. Hala ere, azkenean betaurrekoak kentzea lortzen du, berriro ere errealitatea bere begiekin ikusiz. Azkenik, betaurreko hauek hautsi egingo lituzke, gizarteak ezartzen digun begirada hori hautsi behar dugula sinbolizatuz.
Hasiera batean, talde bezala ados geunden proposamen hau aurrera eramatearekin, guk pentsatzen genuena adierazten zuela iruditzen zitzaigulako. Hala eta guztiz ere, Josemirekin eztabaidatzen aritu gara gaur bileran, eta neurri batean ideia ona iruditu zaion arren, topikoa dela esan digu eta hortik haratago joatea nahi du. Ondorioz, hausnarketa sakonagoak egin beharko ditugu haratago dagoen ideia horretara iritsi ahal izateko eta hori bere baitan adierazteko.
Bestalde, lan modularraren garapenaren inguruan nire hausnarketa pertsonal bat partekatu nahiko nuke. Alde batetik, oso aberasgarria iruditzen zait lan modularraren helburua. Helburu hori, aniztasunaren inguruan dugun ikuspuntua zabaltzea da, errealitatea hain zuzen ere, gure inguruan aniztasun asko bizi ez dugula delako. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait gure "zona de comfort"etik ateratzea aniztasunaren inguruan hausnartuz. Hala eta guztiz ere, ez gara oso gustura sentitzen lan modularrak hartu duen dinamikarekin. Izan ere, gure tutoreak bidalitako ariketa batzuk zenbait gauzetaz ohartzeko oso baliagarriak egin zaizkigun arren, beste hainbat eta hainbat ariketarekin ez dugu sentsazio bera eduki. Hau guztia dela eta, momentu honetan oso galduta sentitzen gara. Izan ere, taldekide guztion ideia adierazten zuen proposamena baztertu ondoren eta nora iritsi behar garen jakin gabe ez dakigulako nola egin aurrera.
Hau guztiaz gain, datorren asteartean berriro elkartuko gara Josemirekin, egin beharreko 6 segundu inguruko aniztasuna laburbiltzen duen bideoa, 3 objektu politikoen aukeraketa eta azalpena eta aniztasunarekin loturiko monologo biografikoa elkarrekin partekatzeko.
Hau guztiaz gain, datorren asteartean berriro elkartuko gara Josemirekin, egin beharreko 6 segundu inguruko aniztasuna laburbiltzen duen bideoa, 3 objektu politikoen aukeraketa eta azalpena eta aniztasunarekin loturiko monologo biografikoa elkarrekin partekatzeko.
Comentarios
Publicar un comentario