Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Eskola Inklusboaren oinarriak

La chica danesa

Imagen
Beronika goitia: Ikusi dudan The Danish Girl pelikula honek transexualitatea ikustaraztea du helburu eta jendeartean pixkanaka- pixkanaka normalizatzea, nahiz eta oraindik horretarako bide luzea dugun aurretik. Bertan gizonezko gorputzean jaio den baina benetan emakume sentitzen den margolari baten bizitza kontatzen da. Hasieran protagonisten arteko joko bat dirudien arren, pelikula aurrera doan heinean, benetan bera emakumea dela ikus dezakegu eta horrek sortzen dion antsietatea, depresioa eta gaizki egotea, berak sentitzen ez duen gorputz bat duelako.“Ha existido siempre Lili en mi interior, soy una mujer”. Kopenhagen 1926. urtean eta benetako istorio batean oinarrituta dago pelikula. Oraindik bizi garen gizartean transexualek jasan behar duten borroka izugarrizkoa da, baina duela 100 urte ez dut ezta pentsatu ere egin nahi zer jasan behar izan zuten. Medikuek, gaixotzat, erotzat, eskizofrenikotzat hartzen zituzten, eta ikus daiteke zer tratamendu bortitz egiten zizkiete...

"Buda Explotó por vergüenza" filma

Imagen
"Buda explotó por vergüenza" filma  Beronika Goitia: Eskola idealizatua daukan neska Afgana baten istorioa kontatzen du pelikulak. Bere bizilaguna eta laguna, eskolara joaten denez berak ere izugarrizko gogoa du joateko, eta direnak eta ez diren ahaleginak egiten ditu bertara hurbiltzeko. Haur txikia amak zaintzeko esan arren; bakarrik utzten du, arrautzak saltzen eta eskolara joateko  koadernoa erosten du. Eskolara iristeko bidea ere, ez da  batere xamurra izan. Mutil batzuekin topo egin eta kasi "lapidatu" egiten dute. Beraz filma hunkigarri honetan, herrialde Afgano horretako haurrek bizi duten egoera, eta beraien bizitzan bizi duten errealitateak daukan eragina, eta beren identitate eraketan izango duen islada ikusten da.Bertako haurrak kaniketan jolasten ibili beharrean, emakumea bahitu eta harrika hiltzen saitzen dira, eta momentu batean gainera, benetan hilko duten inpresioa sentitu dut.             Eskola ...

Maiteder eta 98ko legea

Imagen
      Otsailaren 18an, Maiteder unibertsitatera etorri da inklusioaren inguruan hitzaldi bat ematera. Maiteder, eskola bateko zuzendari izateaz gain, ama da. Bere semeak, gainera, aniztasun funtzionala dauka. Hori dela eta, inklusioa zer den, inklusioaren errealitatea zein den eta inklusioa egiteko moduen inguruan aritu gara.      Inklusioa, haurra gelaren parte izatea da, bertan modu aktiboan parte hartuz. Hau da, ez da nahikoa behar bereziak dituen ume bat gelan sartzearekin bakarrik, horrek ez baitu ikaskuntza bermatzen. Horregatik, gelan sartzeaz gain, bera eta gainontzeko haur guztiak kontuan hartuz, denentzako eskuragarri eta egokia den hezkuntza bermatu behar dugu.      Inklusioaren errealitateari dagokionez, harriturik sentitu gara. Alde batetik, Maitederri bere semeak behar zituen baliabide guztiak lortu eta gero eskola batean hala ere ezezkoa eman izana ez zaigu zilegi iruditu. Beste aldetik, berak bideoen bidez erakutsi...