Lehen talde bilera Josemirekin

     Gaur, otsailaren 26ean, Josemirekin eduki dugu taldeko lehen bilera. Bertan, gehienbat lan modularraren inguruan hitz egin dugu. Josemik esan digun moduan, eta hala da, ez dugu aniztasuna lehenengo pertsonan ia bizitu. Izan ere, taldekide guztiok zuriak, maila ekonomiko erdikoak eta europearrak gara. Hori dela eta, berak aniztasuna egitan bizitzera animatu gaitu.

     Horretarako, orain arte bizitutako hiru egoera disidente identifikatzea eta deskribatzea eskatu digu. Gainera, dagoen aniztasunaz jabetzeko esate baterako tren estaziora joatea eta bertako jende ezberdin eta anitza grabatzea proposatu digu. Modu berean, ezberdina den, hau da, "normaltasunetik" ateratzen den jendearekin elkarrizketak edukitzea eta beraien esperientziak ezagutzea eta, baita ere, gu beraiekin nola sentitzen garen esperimentatzea esan digu. Horrez gain, "Y tú, ¿por qué eres negro?" liburua erakutsi eta utzi digu, hausnartzeko motibazio iturri izan daitekeelako.

    Azkenik, datorren asteartean 10:30etan elkartuko gara berriro ere berarekin, bakoitzaren ekarpenak elkarbanatzeko eta lanaren hurrengo pausuak denon artean adosteko.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2