Tabakalera 3
Otsailak 14ean, proiekturako ideia gehiago garatu genuen. Azkeneko ideia honako hau izan zen:
Bakoitzak bere argazkiak deskribatu eta ideia nagusiak atera genituenean, gehiengoarengan lotura aman komun batzuk ikusi genituen. Esate baterako, taldekide bat izan ezik, gainontzekoak Euskal Herrian jaioak gara. Modu berean, 4 taldekidek gure argazkian ageri ziren gainontzeko pertsonak ezagutzen genituen genituen. Hala ere, Ainararen kasuan, ez zituen bere argazkiko kideak ezagutzen eta Madrilen ateratako argazkia zen, bera han jaio baitzen. Beraz, ez genuen lagun eta euskal kulturaren ideiekin lotzen. Gainera, Ainara 2 urte besterik ez zituela Euskal Herrira etorri zen bizitzera eta, horregatik, berarentzako berria zen gizarte batean integratu behar izan zuen, harreman berriak eraikiz. Hau iguztia kusi ondoren, egoera hau bideoan transmititu nahi izan genuen.
Ikusi daitekenez, bideoan elementu arrotzari garrantzia eman diogu. Ainararen argazkiak, puzzlean ahokatzeko zailtasunak izan dituela ikusten da. Gure helburua, Ainarak euskal kulturara hurbiltzeko bizi izan duen bidea erakustea izan da. Gaiarekin lotuz, kultura aniztasuna agerian geratu da. Hau dela eta, bideoan, argazkia kolokan utzi dugu. Azkenik, talde kohesioa, puzzlearen metaforarekin azaltzen saiatu gara eta hitzen bidez, gure argazkiak aman komunean dituzten ideiak talde kohesioa sortu dutela transmititu dugu.
Comentarios
Publicar un comentario