Tabakalera 4
Tabakalerako azken saioan, talde bakoitzak egin eta sortutako bideoak aurkeztu eta ikusi genituen. Honetarako, GA1eko eta GA2ko taldeak elkartu ginen. Ideia berdin batetik atera ziren bideo ezberdin guztiak ikusi ondoren, harrituta gelditu ginen. Gehiengoak proiektua egiterako momentuan zailtasunak izan ditugu. Izan ere, askotan ohituta gaude lan edo proiektu bat egiterakoan pauta zehatz batzuk jarraitzera eta kasu honetan, proiektua hain librea zenez, galduta egon gara zenbait momentutan. Hala eta guztiz ere, talde bakoitzak azkenean bere bidea egin zuen, emaitza ezberdin askotara iritsiz. Gure bideoari dagokionez, bertan gure taldekide batek bere bizitzan egin behar izan duen egokitzapen bat islatu nahi izan dugu; taldekide horren argazkia sortutako puzzlean kolokan utzita. Izan ere, bost taldekidetatik lau Euskal Herrian jaio gara, eta horregatik nahiko erraza izan da bakoitzak bere tokia aurkitzea gure gizartean. A...
Comentarios
Publicar un comentario