La chica danesa

Beronika goitia:

Ikusi dudan The Danish Girl pelikula honek transexualitatea ikustaraztea du helburu eta jendeartean pixkanaka- pixkanaka normalizatzea, nahiz eta oraindik horretarako bide luzea dugun aurretik. Bertan gizonezko gorputzean jaio den baina benetan emakume sentitzen den margolari baten bizitza kontatzen da. Hasieran protagonisten arteko joko bat dirudien arren, pelikula aurrera doan heinean, benetan bera emakumea dela ikus dezakegu eta horrek sortzen dion antsietatea, depresioa eta gaizki egotea, berak sentitzen ez duen gorputz bat duelako.“Ha existido siempre Lili en mi interior, soy una mujer”.

Kopenhagen 1926. urtean eta benetako istorio batean oinarrituta dago pelikula. Oraindik bizi garen gizartean transexualek jasan behar duten borroka izugarrizkoa da, baina duela 100 urte ez dut ezta pentsatu ere egin nahi zer jasan behar izan zuten. Medikuek, gaixotzat, erotzat, eskizofrenikotzat hartzen zituzten, eta ikus daiteke zer tratamendu bortitz egiten zizkieten, bere ustetan sendatzeko. Kaleko jendeak ere nola iseka egiten dioten eta jotzen duten ere ikus daiteke, ezberdina delako, anitza delako.

Lili, benetan, sexua berriz esleitzeko ebakuntza egin zioten lehen emakume transgeneroa izan zen. Eta filman hauxe dio “nire esperantza bakarra da” eta ebakuntza amaitu ondoren “ni neu naiz erabat” esan eta hil egiten da. Bera benetan dena sentitzeko arrisku guztiak hartzeko prest dago baita bere bizitza emateko. Gainera bukaeran Lilik sentitzen duen askatasuna, Gerdak askatzen duen lepoko zapiarekin irudikatzen da. Liliren askatasunaren metafora da zapia.

Transexualitateaz gain, homoxesuala den beste protagonista bat ere ageri da filman, Henrik Sandal, Liliren laguna. Duela 100 urte ere homosexualak erotzat hartuak ziren, edota sendatu behar zuten gaixotzat, beraien benetako identitatea eta pertsona bezala errespetatu gabe. Bi lagunen artean erlazio berezi bat sortzen da, agian biek elkar ulertzen direlako. Izan ere; biek jasaten dutelako gizartearen bazterketa eta errespetu eza.

Ikuspegi inklusibo batetik, etorkizunean irakasle izango naizenez, gelan haur transexual bat baldin badaukat, landu beharreko egoera dela eta haurra den bezalakoa eta sentitzen den bezala errespetatzea, garrantzitsua iruditzen zait. Izan ere; gelan hainbestetan aipatu dugun “irakasleak nola hartzen duen haur hori” ezinbestekoa da. Haur horren eredu bere familia eta hezitzaileak dira eta bere identitate eta nortasunaren eraketan paper garrantzitsua dute. Aipatu haurrak jasotzen dituen mezuek, ematen zaion laguntzak, eta bai familiak, irakasleak eta bere gelakideek errespetatzen badute, bera benetan den bezalakoa sentituko da eta etorkizunean ez du inolako arazorik izango.



Beraz, gelan horrelako kasu bat baldin badugu hezkuntza komunitate guztia inplikatuko duen formakuntza plan bat egitea beharrezkoa izango da. Irakasleak, familiak, ikasleak eta eskolako beste langile guztien arteko lankidetza sustatuaz. Kontuz ibili beharko dugu eta kontutan hartu, “mutilek zakila dute eta neskek alua ”bezalako baieztapenekin. Ikasgela anitza izango da, eta aniztasunetik denek ikasi eta inklusiborantz lan egiten jarraitu beharko dugu, horretarako, eragile guztien, (familia, eskola, komunitatea) formakuntza, lankidetza, partaidetza aktiboa sustatuz.



Marina Genua:

“La Chica Danesa” filma,  Einar Wegener (Lily) eta Gerda Wegener daniar margolarien bizitzan oinarrituta dago. Hauen bizitza, emazteak margotu behar zuen emakumezko modeloa Einarrek ordezkatu zuenean aldatu zen. Izan ere, joko edo barre moduan hasi zena, Einarren desio bilakatu zen. 

Aipatzekoa iruditzen zait, 1920an kokatuta dagoen filma dela. Garai hartan, transexualitatearen gaia oso gaizki ikusita zegoela antzeman dezakegu, gizarteak ez zuen ontzat hartzen gizon jaio zen pertsona bat emakume bilakatzea. Hau, Einar Lily bilakatzen denean isladatu daiteke. Izan ere, Einar dela esan beharrean, Einarren lehengusina bezala aurkezten dute. Hau dela eta, esan dezakegu transexualitateari buruzko informazio gutxi edo ezer daukan gizartea agertzen dela filman. 

Hasieratik bere emazteak, nahiz eta egoera ez oso ondo ulertu, Einar (Lily)-ren alboan egoten da. Honen ildotik, oso hunkigarria iruditu zait, nola nahiz eta Einar zela ohartzeko arriskuan egon, Gerdak, hau da, bere emazteak festetera Lily bezala joateko animatzen zion. Hala ere, egunak pasa ahala, Gerdak, Lily momentuko gauza dela uste du eta Einar bere betiko gizona dela kontsideratzen du. 

Halaber, nahiz eta XX. mendean kokatuta egon, lehen aldiz medikura joaten denean, oso harrigarria eta tristea iruditu zait nola, gizon jaio eta emakume sentitzeagatik “esquizofrenia” daukala esaten dioten. Garai hartan, transexualitatea gaixotasuntzat hartzen zen. Zenbait medikuetatik pasa ondoren, azken mediku batek, Lily laguntzeko prest dagoela adierazten dio. Bertan, Lilyk sentitzen den bezalakoa izateko beharra argi isladatzen da. Izan ere, sexu aldaketa egiteko, ebakuntza arriskutsu bat egin behar izan zuen. 

Filmaren amaieran Likyk erabiltzen zuen bufanda hegan ateratzen da, Lily-ren askatasuna isladatuz. 

Azkenik, esan daiteke, filamarekin konparatuz, gaur egun LGTBI-en egoera aldatu egin dela. Hala ere, pelikulan agertzen den bezala, pertsonak garen bezalakoak guztiz onartzeko eta ulertzeko pausu asko falta zaizkigula iruditzen zait. 


Irati Garmendia:

Pelikula margolariak diren bikote baten historia kontatzen hasten da, bikotea Gerda izeneko emazteak eta Einar izeneko senarrak osatzen dute. Hala ere, pelikula hasieran suertatutako gertakizun batek, haien bizitza izugarri aldatzen du: egun batean, emaztearen lagunetako batek modelo lana egiteko huts egiten dio; egoera konpontzeko, Gerdak haren senarrari bere laguna ordezkatzeko eskatu eta modeloa izateko “emakumezko” galtzerdi eta zapata batzuk janzteko eskatzen dio. Handik aurrera, erdi txantxetan Einarrek bere izena Lili dela erabakitzen du eta pixkanaka bere benetako nortasun sexuala adierazten hasten da, eta Einar, emakume transexuala dela konturatzen da: Lili, emakume danimarkarra. 

Esan beharra daukat bi ordu irauten duten pelikulen oso fana ez naizela, baina hau ikusi ondoren pelikula asko disfrutatu dudala eta interesgarria iruditu zaidala. Transexualitatearen gaia lantzeaz gain, benetako maitasunaren garrantzia ere erakusten du, Gerda emaztea izatetik Liliren konplize izatera pasatzen da, garai horretan hain gogorra zen egoera batean etengabe haren laguntza eskainita, eta haren babesa emanda.
Gainera, benetako gertaeretan oinarritutako pelikula dela jakiteak harrituta utzi nau, ez transexualitatearen gaia lantzeagatik, baizik eta garai horretan gutxi batzuk mediku on bat edukitzeko zortea zutelako (eta horrekin batera, askok ebakuntza egiteko aukera ere ez zutelako, etapa horretan gaixotzat hartzen baitzituzten “LGTBIQ+” kolektiboko pertsonak, eta gehienetan eroetxetan sartu edo hiltzen zituzten).

Bestalde, pelikularen zenbait momentuk asko hunkitu naute, haien artean, protagonistak esaldi hauek esaten dituenean: emaztearekin eztabaidatzen ari denean “da lo mismo lo que lleve puesto, cuando sueño, sueño los sueños de Lili”, (honekin bera Lili sentitzen dela erakusten duelako) eta ebakuntza egin aurretik “este cuerpo no es mío profesor, por favor, quítenmelo” esaten duenean. Horrekin batera, pelikularen bukaeran zapiaren metafora ere asko gustatu zitzaidan; pelikula bukaeran Einarrek marraztutako paisaiara joaten direnean eta Gerdak Liliren zapia joaten uzten duenean, Lili bezain aske izan dadin.

Bukatzeko, transexualitatearen inguruan “lehen ez zegoen halakorik” esaten dutenei gomendatuko nieke pelikula hau, haien ikuspuntua aldatzeko eta betidanik pertsona transexualak existitu direla jakin dezaten. Eta pertsona horietaz aparte, edozein pertsonei gomendatuko nioke, garai hartan oinarritutako pelikula “berritzaileak” diruditenak, baina errealitatea den bezalakoa erakusten dutenak izugarri gustatzen baitzaizkit.


IgorGarmendia:


            Film honetan ageri den gai nagusia transexualitatea da. Bizitza guztian zehar antza denez gizonezkoa izan den Einar izeneko pertsona bat, bere emaztearekin arrazoi batzuengatik emakume izatera jolasten hasten da eta, bat-batean benetan emakumezkoa dela ohartzen da. Izan ere, bere emazteak gizonezko batzuen kuadroekin erakusketa bat sortu nahi du, baina erosleak ezezkoa ematen dio normalean koadroetan ageri diren figurak emakumezkoak izan ohi direlako. Ez duenez emakumezko inor modelo egiteko, bere senarrari eskatzen dio media bat, takoidun zapata bat eta soineko bat jartzeko, berak margotu ahal izateko eta momentu horretan Einar ohartzen hasten da nor den bera egiatan. 

Alde batetik, azpimarratzekoa da Einarrek sentitzen duen nahasketa guztia, orain arte bere burua gizonezkotzat zuen arren, ezustean emakumezkoa dela sentitzen hasi baita. Gainera, 1920.urte inguruan hain zuzen ere, oraindik gizartean transexualitatea imajinaezina zen ia-ia. Esate baterako, Einar mediku bat ikustera joaten denean, eskizofrenia diagnostikatzen diote eta eroetxera eraman nahi dute eta guzti. Horregatik, nire iritziz, zorionez azken urteotan aurrera pausu nabarmen batzuk eman ditugu zenbait gizartetan. 

 Modu berean, bada pelikulan ageri den beste aniztasunaren alderdi bat. Lili (Einar) gustatzen zaion gizonezko bat dago, Henrik Sandal. Eszena batean Lili musukatzen hasten da eta "Einar" izenez deitzeaz gain, bera homosexuala dela esaten dio. Izan ere, homosexualitatea garai horretan oraindik ere gaixotasun bezala kontsideraturik zegoen. 

Beste alde batetik, imajinaezina egiten zait gizakiak zenbateraino duen bera egiatan den bezala sentitzeko beharra, Lilik esaterako bere bizitza arrisku larrian jartzen baitu sexu aldaketaren bi ebakuntzak egiterako orduan. Behin bigarren operazioa amaitzen denean, zoriontasun osoz zera esaten du: "Porfin soy yo completamente".  

            Azkenik, pelikula amaieran Gerdari, Einarren emazteari, lehen Lilik zuen bufanda hegan ateratzen zaio, txori bat hegan balego bezala; honela, Lili azkenean aske dela sinbolizatuz. 
Hau guztia kontuan harturik, pelikula honetatik atera dudan ondorio nagusia zoriontsu izateko norberak bere identitatea nola edo ahala sortu behar duela, eta horretan benetan lagungarria izan daitekeela gertukoen lankidetza da.




                                              

Ainara Garcia:

"La chica danesa" pelikulak aniztasunarekin lotura handia du. Tradizionalki egon diren bikoteen kontzeptua bertan behera uzten du, gainera garai hartako pentsamenduak ere isladatzen dira. Hasteko, gehien harritu nauena, mutilak neska izateagatik ebakuntza moduko bat, edo tratamendu moduko bat jaso behar izatea, eta harrigarriena bere bikoteak (ile horia duen neskak) bere bikotea hainbeste sufritzen uztea iruditu zait.
Bukaeran gertatzen dena oso emotiboa iruditu zait, Lilik hiltzen denean zuen bufanda zerura joaten da Liliren askatasuna sinbolizatuz. Hau da, Lilik librea izaten lortzen du.

Pelikula honek pertsona honen egoeran jartzen nau, eta sentitu dut zein gogorra izan daitekeen ume batentzako onartuta den bezala ez izatea eskola batean. Horregatik, jarrera irekia eta profesionalki ondo formatuta egotea oso garrantzitsua irudizen zait. Gustura bizitzea denon eskubidea da eta.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

Tabakalera 2