Aniztasunari buruzko bideo eta argazki esanguratsuak
Sarrera honetan, gure lanerako garrantzizkoak izan daitezkeen aniztasunaren inguruko argazkiak, bideoak eta dokumentu esanguratsuak txertatuko ditugu, haien artean:
Hair Love
Goiko bideo honek, 2020ko Oscar saria irabazi du. Bideoa, familia afroamerikar batean oinarritzen da eta helburua, familia tradizionaletik kanpo beste familia eredu batzuk daudela, estereotipoak haustea eta familia elkartasuna helearaztea da. Oso bideo egokia eta polita iruditu zaigu, gure lan modularreko gaiarekin zuzenean lotuta dagoelako.
Frida Khalo
Iruran, martxoak 8a datorrela eta aste honetan zehar emakumearen inguruko jarduerak antolatu dira. Atzo (2020-02-02) hasi zen Frida Kahlo aktibista eta artistaren erakusketa. 1904.ean jaio zen Mexikon eta erakusketa ikusi ondoren Frida Kahlo bezalako emakumeei eskerrak eman behar dizkiegula iruditzen zaigu. Gizonezkoen pentsamendua nagusi zen garaiean eta emakumezkoak gutxiengoa ziren eta baztertuta zeuden denboran, beraiek eginiko lanari esker lortu direlako gaur egun emakumeok ditugun eskubide asko eta normaltzat hartzen ditugunak. Nahiz eta oraindik emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna osoa ez lortu, emakume feminista honek eginiko ekarpena izugarria izan da sexu aniztasunean batez ere.
El Cazo De Lorenzo
Aniztasuna islatzen duen beste bideo bat "El cazo de Lorenzo" izenekoa dugu. Bertan, aniztasun funtzionala duen pertsonaia bat ageri da. Hasieran, ontzi honek ematen dizkion oztopoak aipatzen ditu. Hala nola, jendeak ezberdin tratatzen du, jendea ez da ohartzen besteen gauza berdinak egiteko gehiago esforzatu behar dela eta azkenean bere buruarekiko autokontzeptu negatiboa garatzera iristen da. Hala eta guztiz ere, momentu batean beste pertsonaia bat iristen da. Pertsonaia honek beste ontzi bat dauka, eta ontziarekin batera bizitzen erakusten dio, alde positiboak azpimarratuz. Hori dela eta, Lorenzok autokontzeptu positiboa garatzen du, bere autoestimuan eraginez. Azkenik, jendea Lorenzoren gaitasunetaz ohartzen da, ulertu eta errespetatu egiten dute eta bera den bezela onartzen dute. Beraz, hezitzaile izango garen heinean, kontuan hartu behar dugu haur bakoitza ezberdina dela bere oztopo eta erraztasunekin, bakoitza den bezala errespetatu egin behar dugula eta; alderdi negatiboetan oinarritu beharrean, umeen gaitasunak azpimarratu behar ditugula.
IAN
Bideo labur honetan, gurpildun aulkian dagoen haur bat ageri da. Bere desiroik handiena momentu honetan beste haurrekin batera parkean jolastea da, baina parke hau ez denez haur guztien jolasa bermatzeko modukoa Ian izeneko mutikoak ezin du beste haurrekin batera gauza askotara jolastu. Hori dela eta, hasieran parketik kanpo geratzen da, bera eta beste umeen artean metalezko hesi bat dagoelarik. Hesi hau metafora bat da, bi munduen arteko muga eta hautsi beharreko begirada adierazten baitu. Izan ere, haurra hasieran beste umeekin saiatzen da jolasten, baina ez du arrakastarik lortzen eta azkenean hesiaren beste aldean geratzen da, haizeak putz egitean hesiaren aurka zati txikitan birrindurik. Izan ere, begirada hau puskatzeko bere esfortzua ez da nahikoa, gainontzeko pertsonek ere parte hartu behar baitute. Horregatik, beste behin saiatzerakoan, gainontzekoen arreta bereganatzea lortzen du, gertatzen zaionaz ohartaraziz. Baina, berriro hesiaren aurka joan eta desagertzera doanean, beste kideek lagundu egiten diote. Hala ere, denak hesiaren beste aldera igarotzen dira, bere gurpildun aulkia zegoen aldera. Hau da, inklusioa sustatzeko (hesia hausteko) ez dugu bere ezintasuna desagertarazi behar, baizik eta bere ezintasuna onartu eta denontzako justua (inklusiboa) den egoera sortu behar dugu.
Always #LikeAGirl
Bideo hau aukeratu dugu, inkonszienteki estereotipoak barneratuta ditugula eta horren jabe ez garela ohartzeko. Bideoan agertzen den bezala, haurrak neutroak dira, ez dituzte estereotipoak, eta gizartea da, txiki txikitatik hauek ezartzen eta barneratzen dituenak. Irakasle bezala, honen ardura dugu eta jabetu behar dugu, hizkuntza aldetik kontu handia izan behar dugula erabiltzen ditugun esaldi edo esamoldeekin.
Martxoak 8
Atzo, Martxoak 8 nazioarteko emakumeen eguna ospatu zen. Bertan, emakumeen eskubide berdintasuna aldarrikatu zen eta kalera atera ginen horren alde borrokatzera eta gure ekarpen txikia egitera. Ondoren, Iruran ateratako bi bideo txertatzen ditugu. Oso interesgarria iruditu zaigu, adin ezberdineko pertsonek ekitalde berean parte hartu izana. Beraz, belaunaldi ezberdineko elkarlana eta gertutasuna ageri da.
Berria: "Se cortaron el cabello igual para confundir a su maestra"
Berri honek helarazten duen mezua baliagarria iruditu zaigu gure aniztasunaren inguruko atala osatzeko; bertan, ikasle batek bere lagun hoberenaren ile-mozketa bera egiten du. Iragarkian esaten duen bezala, haur hauen iritziz haien arteko ezberdintasun bakarra ilea da, eta hau berdin moztuta, itxuraz berdin-berdinak zirela uste dute. Beraz, irakasleari txantxaren bat egitea bururatu zitzaien, bera nahasteko asmoz. Baina haur hauek lortu duten bakarra guztioi lezio bat ematea izan zen: aurreiritziak alde batera utzita, eta gizaki guztiak berdinak garela erakutsita.
Green Book filma
Pelikula honetan 1960ko hamarkadan beltzek jasaten zuten bazterkeria ikusten da. Pelikula benetako historia batean inspiratuta dago. Bertan piano jole baten eta bere auto gidariaren arteko harremana kontatzen da. Musiko moduan 2 hilabetetan zehar zenbait kontzertu ematen ditu Manhattandik hegoaldeko herrialde kontserbadoreetara iritsiz. Bidaian zehar, beltza izanik debekatuta dute edozein lekutan lo egitea, eta lo egiteko "Green Book" izeneko gida erabiltzen dute. Bidaian zehar beltzarana delako, maila baxuagoko komun bat erabiltzera beharturik dago. Gainera, beltza eta homosexuala izateagatik kalean ibiltzea debekatuta dauka; etengabe izugarrizko irainak jasateaz aparte. Politena beraien arteko erlazioa da, batak besteari nola laguntzen dion ikustea eta batak bestearekiko pentsamoldea nola joaten den aldatuz ikustea. Pelikula hasieran auto gidaria arrazista daela ikusten da eta filma bukaeran bere lagun eta defendatzaile sutsua bilakatzen da. Piano joleak gidariarengatik ere hainbat gauza ikasten ditu, jende xumearekin eta benetan maite duten jendearekin erlazionatzea eta zeraman bizitza faltsu hori alde batera uztea, adibidez.
Comentarios
Publicar un comentario