Ainhoa de Juan

      Otsailaren 14ean, Ainhoa de Juan, Zegamako Aitxuri eskolako irakaslea, hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun unibertsitatera. Bertan bere bizitza laboralaren inguruan hitz egin zigun gehien bat. Bere formakuntza etengabearen inguruan hitz egin zigun eta Haur Hezkuntzan teknologiaren inguruan ere apur bat hitz egin zigun. Aipatu zigunez, haurrei teknologiak asko gustatzen zaizkie baina bat gatoz teknologiak neurrian eta egoki erabili behar izatearekin. 

    Hitzaldi honetatik jaso genuen oso garrantzitsua dela jarrera aktibo bat edukitzea pertsonalki formatzeko eta  lan handia eginez gero nahi duguna lor dezakegulako. Esate baterako, berak oposaketak ateratzea lortu zuen. Gainera, ikasten jarraitzen du oraindik eta ondorioz eredu bezala hartu nahi dugu. Modu berean, gure etorkizunari buruz hausnartzea eragin zigun, oraindik gehienok ez baitugu oso argi nola bideratuko dugun.

    Laburbilduz, Ainhoa de Juan etorri izanak motibatzeko balio izan digu eta gu gure bizitzan kokatzen eta etorkizunean zer egin hausnartzera bultzatu gaitu. Hori dela eta, oso esperientzia aberasgarria iruditu zaigu heredu positibo bat ikusi dugulako. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Análisis de las encuestas de los centros sobre las TIC

La chica danesa

Tabakalera 2