Entradas

Mostrando entradas de enero, 2020

Tabakalera 1

Imagen
   Urtarrilak 31an, Tabakalerara egin genuen bisita. Bertan, moduloko lana burutu ahal izateko errekurtso eta ideia ugari bildu genituen. Izan ere, dokumental bat grabatu beharko dugunez, proiektu hau aurrera eramateko azalpen eta gomendioak jaso genituen.     Horretarako, lehenik eta behin, erakusketa artistiko bat ikusi genuen. Honelako erakusketak ikusteko joera urria dugunez, kosta egin zitzaigun ikusten genituen gauzak ulertzea. Hala eta guztiz ere, Estik aipatu zigun moduan, irakasleok eduki behar dugun jarrera kritikoa sustatzeko balio izan zigun ariketa honek.     Behin erakusketa ikusirik, beste gela batera joan ginen jarduera bat egitera. Talde txikitan banaturik, pertsona bakoitzak ekarritako txikitako argazki bat aukeratu behar genuen. Ostera, orrialde batean argazki hura ahalik eta zehatzen deskribatu behar genuen. Jarraian, taldekideei norberak aukeratutako argazkia erakutsi eta deskribapena azaldu behar genien. Ondo...